miércoles, 17 de diciembre de 2008

Putzuzulo amets fabrika

Kostata baina azkenean lortu dut BABEL kongresuaren inguruan 2.miniproiektuan eginiko bideoa jartzea.


Kongresuan eraikin industrialen eta erabilera mixtoen inguruan hitz egin dute pertsona ezberdinek.Industria zikina, industria garbia... Dena al da industria? Batzuentzat ez eta besteentzat bai baina gai honekin batera industriaren kokapena dator. Hiriguneetan (herritarrengandik gertu), hirien kanpokaldean (gutxiago molestatzeko), industria motaren arabera... Non kokatu behar da?


Guzti hau ikusirik eta galdera guzti hauek buruan nituela, Zarauzko gaztetxeataz oroitu nintzen. Berrerabilitako eraikin industrial bat da, gaur egun hiriak guztiz jan duen eremu industrial huts batean dago kokatuta, eta bertan hainbat eta hainbat ekitaldi desberdin egiten dira. Besteak beste pasa den larunbatean Euskal Herriko 2. kopla txapelketa jokatu zen bertan jende mordoa bildu zuelarik. "Hitzetik hortzera"-koak ere han ziren.


BABELeko gai batzuekin zerikusia zuela eta nere lana FABRIKA honen inguruan egitea erabaki nuen eta hor beheraxeago duzue emaitza. Ea zuzendari bezala egin dudan nire lehenengo lana gustoko duzuen eta guztia ikusterako pazientziarik agortu ez zaizuen.(25min ditu)

No hay comentarios: